Mundua -

Dardara

Bi lurrikarak Medellin eta Kolonbiako beste zenbait hiri astindu dituzte

Lurrikarak ordu berean eta elkarrengandik 20 kilometrora jazo dira, Neirasen eta Manizalesen.

Infografía: Servicio Geológico Colombiano
Infografía: Servicio Geológico Colombiano
Infografía: Servicio Geológico Colombiano

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ritcher eskalan 6,2ko eta 5,4ko bi lurrikarak Medellin eta Kolonbiako beste zenbait hiri astindu dituzte astelehen honetan, herrialde horretako Zerbitzu Geologikoak jakinarazi duenez.

Lehen dardara Manizalesen jazo da, 10:42an (17:42, Euskal Herrian), eta 6,2 graduko indarra izan du.

Ordu berberean, 5,4 graduko lurrikara bat izan da Neiran, Manizalesetik 20 kilometrora.

Eskualde horretan lurrikara indartsu bat jazo zen 1999an, eta 900 pertsona hil zituen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Kolonbia Latinoamerika Lurrikarak