Mundua -
AEB-Ipar Korea
Trump eta Kim Jong-un ekainaren 12an bilduko dira, Singapurren
"Munduko Bakearentzat une berezia izaten saiatuko gara biok!", adierazi du AEBko presidenteak, Twitterren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du ekainaren 12an (asteartea) bilduko dela Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiarekin, Singapurren.
"Munduko Bakearentzat une berezia izaten saiatuko gara biok!", adierazi du estatubatuar agintariak, Twitterren.
Trumpen eta Kimen arteko bilera lehena izango da AEBko eta Ipar Koreako presidenteen artean, eta Ipar Koreako eta Hego Koreako buruzagiak bildu eta aste gutxira etorriko da.
Hain zuzen ere, apirilaren 27an batzartu ziren Kim Jong-un eta Moon Jae In, eta, bilera horretan, herrialdea desnuklearizatzeko konpromisoa hartu zuen iparkorear buruak.