Mundua -

113 hildako

Continental eta mekanikari bat zigortuta, Concordeko istripua dela eta

200.000 euroko isuna eta milioi bateko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Continentalek Air France konpainiari. 15 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote langileari baina ez ditu bete beharko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Continental Airlines aire-konpainia estatubatuarrak eta mekanikari bat zigortu dituzte Concordeko istripua dela eta. Ezbeharra 2000 urteko uztailean jazo zen eta 113 hildako eragin zituen.

Pontoiseko Epaitegiaren epaiaren arabera, Continental istripuaren erantzule legalea denez, 200.000 euroko isuna eta milioi euro bateko kalte-ordaina ordaindu beharko dio aire-konpainia estatubatuarrak Air France konpainiari.

Horrez gain, 15 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote langile bati baina ez ditu bete behar izango. Aireratzeko pistan erori zen xafla metaliko batek eragin zuen istipua eta mekanikariak gaizki jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea