Mundua -

Iruzkina

Euroa, une erabakigarrian

Herrialderik ahulenek, Alemaniaren babesa bilatuko lukete, baina azken honek ezetz esan du, ez baitu faktura ordaintzea nahi.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroa moneta gisa duten 27 herrialde europarrek, une erabakigarria bizi dute. Orain arte isilpean mantendu dute euroak bizi duen arrisku egoera, baina hedabideetan irakur daiteke orain. Horregatik, Euroguneko kideen atzoko bilera oso interesgarria zen.

Dena den, ez zen ondoriorik atera, gauzak bere horretan uztea erabaki baitzen: alde batetik, ez da handituko zor publikoarekin arazoak dituzten herrialdeen erreskate funtsa, eta bestetik, ez da eurobonurik eratuta, hau da, Euroguneko herrialdeek jaulkitako zor publikoa. Orain, bonuak Estatu bakoitzak jaulkitzen ditu eta gainontzeko estatuekin lehiatzen dira interes-tasa baxuagoak lortzeko. Are gehiago, Estatu bakoitzak zor propioa ordaintzeko ardura du.

Eurobonuei esker, euroaren hamasei herrialdeek interes-tasa bera izango lukete, baita zorrak elkarrekin ordaintzeko ardura ere. Beste modu batera esanda, herrialderik ahulenek, Alemaniaren babesa bilatuko lukete, baina azken honek ezetz esan du, ez baitu faktura ordaintzea nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea