Mundua -

Atxiloketaren ostean

Assange: 'Ezazue mezularia hil, egia mingarriak argitaratzeagatik'

AEBetan zenbaitek bere burua eskatu dute. WikiLeaksen sortzaileran erantzuna Australiako egunkari batek argitaratu du gaur iritzi artikulu batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assangek WikiLeaks Interneteko atari polemikoa defendatu du Australiako egunkari batean gaur argitaratutako iritzi artikulu baten bitartez: "Ezazue mezularia hil, egia mingarriak argitaratzeagatik". Atzo Londresen atxilotu zuten sexu-delituak egotzita.

WikiLeaks beharrezko ataria da eta bertan argitaratutako informazioek ez dute inor arriskuan jarri, idatzi du Assangek The Australian egunkariko editorialean.

"WikiLeaks lau urtetan egon da argitaratzen. Epe horretan gobernuak aldatu ditugu, baina guk dakigunez, pertsona bat ere ez da zauritua izan", azaldu du Assangek. "AEBek, ordea, milaka lagun hil ditu soilik azken hilabeteotan", gaineratu du.

Assangeren hitzetan, demokraziek hedabide indartsuak behar dituzte gobernuak zintzo izateko, eta WikiLeaksek arlo horretan laguntzen du.

"WikiLeaksek Irakeko eta Afganistango guerrei buruzko zenbait egia esan ditu, eta iruzur korporatiboei buruz albisteak zabaltzen lehena izan da", esan du.

Atzo Assangek bere burua entregatu zuen Londresen; izan ere, aurretik Suediak atxilotzeko agindua eman zuen.

Kevin Rudd kantzilerraren hitzetan, Assangek Australiako laguntza izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea