Mundua -

Atentatua Pakistanen

15 pertsona hil dira Pakistango merkatu batean izandako erasoan

Horrez gain, 30 lagun inguru zauritu dira eta 40 establezimendutan kalte materialak izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 pertsona hil dira eta beste 31 zauritu, Pakistango ipar-ekialdeko merkatu batean izan den atentatuan, Efe albiste-agentziari iturri polizialek azaldu diotenez.

Tiraheko merkatuan, Kohat barrutialdean, gertatu da leherketa. Lekuko baten arabera, ekintzaile suizida batek soinean zeraman lehergailua zartarazi du. Zauritutako lagunak erietxe ezberdinetara eraman dituzte eta Poliziak leherketaren zonaldea inguratu du. Pakistango telebista-kate batzuek zabaldu dutenez, 40 establezimendu ingurutan kalte materialak izan dira. Atentatuaren tokian autobus-geltoki bat dago, Orakzai eskualdera joateko. Hain zuzen ere, eskualde horretan talibanen aurkako operazioak egiten ari dira soldadu pakistandarrak.

Duela bi egun 40 pertsona hil ziren Pakistanen izandako beste bi atentatutan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea