Mundua -

Habanako aireportua

104 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da Kuban

Hiru pertsona bizirik daude. Boeing 737 Cubana de Aviacion konpainiako hegazkina Habanatik gertu erori da, hiriburuko Jose Marti aireportutik aireratu eta handik gutxira.

104 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da Kuban

1:32

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boeing 737 Cubana de Aviacion konpainiako hegazkin bat erori da Habanatik gertu, hiriburuko Jose Marti aireportutik aireratu eta handik gutxira, bertako komunikabideek jakitera eman duenez. Hegazkinak 104 bidaiari zeramatzan. Antza denez, hiru pertsona bizirik daude eta egoera kritikoan daude.

Jose Marti aireportuaren inguruan ke mordoa ikus daiteke, eta suhiltzaileak, Polizia eta osasun zerbitzuak bertaratu dira.

Cuba TV Estatuko telebistak azaldu duenez, barne hegaldi bat zen eta Holguin probintzian lur hartu behar zuen, uharteko ekialdean. Hegazkina Mexikoko Global Air enpresarena zen, baina "Cubana de Aviacion konpainiak alokatu zuen", gaineratu duenez. Global Air konpainiaren arabera, hegazkinak Mexikoko Aeronautika Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak urtero egindako ikuskapen teknikoa gainditu zuen 2017ko azaroan.

CUBA ISTRIPUA 1280X720

Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea Jose Marti aireportura joan da. Gobernuko kide batzuekin batera bertaratu da agintaria.

Sua itzaltzeko eta erreskate lanean ari dira une honetan. Boyeros eta Santiago de las Vegas herrien artean lurra jo du hegazkinak.

Habanako aireportura daraman errepide nagusia itxi dute, instalazioetatik 8 bat kilometrora. Aireportua hiriburutik 30 kilometrora dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hegazkin istripuak Kuba