Mundua -
Tragediaren ostean
Hildako presoen lehen gorpuak senideei ematen hasi dira Txilen
Bien bitartean, hildako baten familiak kereila bat aurkeztu du. Izan ere, giltzapeturik zeuden presoak ateratzeko orduan agintariek izan zuten eraginkortasunak polemika piztu du herrialdean.
Erredakzioa
Santiagoko kartzelan, atzo, hildako presoen gorpuak senideei entregatzen hasi dira gaur Txilen. Orain arte 31 gorpu identifikatu dituzte.
Gainerako 50 hildakoen identifikazioa zailagoa izango da, izan ere, gorpuak kiskalita geratu ziren eta kasu gehienetan azterketa genetikoak eta haginak aztertzea beharrezkoak izango dira.
Horregatik, presoen lagin odontologikoak edo erradiografiak entregatzeko eskatu die senideei Patricio Bustos SMLko zuzendariak, eta baita odola ematea proba genetikoentzako.
San Miguel espetxean hildako 81 lagunak gogorarazi dituzte txiletarrek. Beste 15 preso zauritu ziren eta horietatik hiru oso larri daude.
Kereila bat
Bien bitartean, hildako baten familiak kereila bat aurkeztu du. Izan ere, giltzapeturik zeuden presoak ateratzeko orduan agintariek izan zuten eraginkortasunak polemika piztu du herrialdean.
Presoak salbatzeko ezin izan zutela "ezer" egin adierazi dute kartzelako zaintzaileek.
Sutea piztu zenean hiru zaindari ziren soilik espetxean. 900 presorentzako edukiera zuen kartzelak, baina 1.900 preso ziren bertan.