Mundua -
Erasoa
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda
Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.
Agentziak | Erredakzioa
Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.
Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.
Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.
Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.