Mundua -

Mexiko

Desagertuta zeuden sei emakumeren gorpuak aurkitu dituzte Mexikon

Biktimak ostiralean desagertu ziren, Tamaulipasen, herrialdeko estaturik arriskutsuenetariko batean.

Ciudad Victoria, Mexikoko Tamaulipas estatuan / Wikipedia.
Ciudad Victoria, Mexikoko Tamaulipas estatuan / Wikipedia.
Ciudad Victoria, Mexikoko Tamaulipas estatuan / Wikipedia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiraletik desagertuta zeuden sei emakumeren gorpuak aurkitu dituzte Mexiko ipar-ekialdeko sakan batean, Tamaulipas estatuko Segurtasun Idazkaritzak informatu duenez.

Herio Santuaren Kapera delakotik hurbil aurkitu dituzte, "sartzea zaila den leku batean", Ciudad Victoria eta Ciudad Tula arteko errepidean. Lehenengo zantzuen arabera, biktimak talde armadun batek bahitu zituzten ostiralean, janari-denda baten barruan zeudenean.

Tamaulipas Mexikoko estaturik arriskutsuenetariko bat da. Urtetan, antolatutako talde kriminal desberdinen arteko talka bortitzak izan dira —batez ere Golfoko kartela eta Zetas—, eta horien eta segurtasun indarren artean.

2017an, 805 hilketa eta 142 bahiketa izan ziren estatu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Mexiko