Mundua -

Hauteskunde eguna

Hauteslekuak itxi dituzte Kolonbian

Gustavo Petro eta Ivan Duque faborito izan dira inkestetan. Hasierako informazioen arabera, parte-hartze handia izan da.

Oraingoan parte-hartze handiagoa izango dela diote aurreikuspenek. Argazkia: EFE
Oraingoan parte-hartze handiagoa izango dela diote aurreikuspenek. Argazkia: EFE
Oraingoan parte-hartze handiagoa izango dela diote aurreikuspenek. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako hauteslekuek 16:00etan tokiko orduan (21:00 GMT) itxi dituzte ateak, hauteskunde presidentzialetako lehen itzulian bozkatzeko. FARC gerrillak eta Kolonbiako Gobernuak lortutako akordio historikoaren ostean egin diren lehen hauteskundeak dira.

Hasierako informazioen arabera, parte-hartze handia izan da, duela lau urte baino handiagoa, alegia. Bozketa-egunean zehar ez da aparteko jazoerarik gertatu, eta normaltasuna izan da nagusi.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak ireki du bozketa, eta hauteskunde eguna lasaia izango dela nabarmendu du.

"Gaur hauteskunde seguruenak eta lasaienak izango dira, eta bai hautagaiek bai hautesleek berme guztiak izango dituzte", jakinarazi du Telesur katearen bidez. "Irten zaitezke bozkatzera, Kolonbiako historiako hauteskunderik parte-hartzaileenak izatea nahi dugu eta", gaineratu du, lasaitasun giroa nabarmendu aurretik.

Alvaro Uribe presidente ohiak, bere aldetik, Ivan Duque Centro Democratico alderdiko hautagaiaren alde bozkatu duela adierazi du, Kolonbian agintzeko "sendotasuna eta duintasuna" dituelako.

"Kolonbiari diodan maitasunez bozkatu dut, Ivan Duqueri eman dio botoa, gaztea delako, argia delako, prestatuta dagoelako, sakona delako, uste demokratikoak dituelako, segurtasun programagatik, legea errespetatzen duelako, enpresa pribatua pizten duelako, berdintasuna eraikitzen duelako, eta Kolonbian ulermen zabala lortzeko gaitasuna duelako", esan du bozkatu ostean.

Sergio Fajardo Coalición Colombiana (zentro ezkerrekoa) alderdiko presidentetzarako hautagaiak bozkatzera joateko deia egin die herritarrei, "abstentziotik bizi den ustelkeriaren aurka" borroka egiteko.

FARCeko buruzagiak lehen bozkatu du hauteskundeek adiskidetzea ekar dezan

Rodrigo Londoño FARC alderdiko buruzagiak (Timochenko ezizenez ezaguna gerrillari garaian) lehen aldiz eman du botoa gaur, hauteskunde eguna adiskidetzerako izan dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kolonbiako albisteak gaur