Mundua -

Amsterdam (Holanda)

Haurtzaindegi bateko langilea atxilotuta, 50 umeri abusuak egiteagatik

Horrez gain, 37 urteko gizonezko bat atxilotu dute haur pornografia izateagatik. Atxilotuaren bikotekidea da, baina sexu abusuekin zerikusirik izatea baztertu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amsterdameko hainbat haurtzaindegitan lan egiten zuen 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute lau urtetik beherako 30-50 haurri sexu abusuak egitea eta haur pornografia banatzea egotzita, iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Ordezko irakaslea izan zen hainbat haurtzaindegietan 2007tik eta noizbehinka umezain lan egiten zuen. 0-4 urte bitarteko 30-50 umeei sexu abusuak egin ahal izan ziela uste dute.

"Oraingoz, ez dakigu zenbat biktima dauden", adierazi du Herman Bolhaar Amsterdamenko fiskal nagusiak. Horren arabera, ikerketa abian jarraitzen du eta "luzea eta konplexua" izango dela aurreratu du.

Horrez gain, 37 urteko gizonezko bat atxilotu dute haur pornografia izateagatik. Atxilotuaren bikotekidea da, baina sexu abusuekin zerikusirik izatea baztertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea