Mundua -

Erasoa Alemanian

Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira Alemaniako tren batean izandako erasoan

Gizonezko batek trenean zihoazen bi pertsona zauritu ditu labankadaz. Poliziak tiroz hil du.

Poliziak eta larrialdietako zerbitzuak. Argazkia: EFE
Poliziak eta larrialdietako zerbitzuak. Argazkia: EFE
Poliziak eta larrialdietako zerbitzuak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona zauritu dituzte Alemaniako tren batean labanaz egindako eraso batean. Poliziak tiroz hil du.

Bild egunkariak zabaldu duenez, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta, erasotzaileak liskarra izan du beste gizonezko batekin, eta labankada eman dio. Polizia bat sartu da tartean, eta horri ere eraso dio labanaz. Agenteak tiroz hil du erasotzailea.

Gertakariak Hanburgo eta Flensburgo arteko ibilbidea egiten ari zen tren batean jazo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Albisteak