Mundua -

Wikileaks / Cablegate

Espainiak Marokoren aldeko konponbide bat babestu zuen Saharan

Wikileaks filtratutakoaren arabera, Sahara Maroko barruan autonomia bihurtzea babestu zuen Espainiako Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Marokorentzat onuragarri izan litekeen irtenbide bat babestu zuen Saharako gatazka konpontzeko, AEBek Madrilen, Rabaten eta Parisen dituzten enbaxaden arteko komunikazioek agerian utzi dutenez. Informazioa Wikileaksek filtratu du, eta El Pais egunkariak publikatu.

Hain zuzen ere, 2006 urtean, Sahara Maroko barruan autonomia erkidego bihurtzea babestu zuen Espainiako Gobernuan garai hartan zuen Atzerri ministroak, Miguel Angel Moratinoesek. "Espainiak Kataluniari emandako konponbidearen antzekoa", Moratinosen hitzen arabera.

Filtratutakoaren arabera, Moratinosek "independentziaz eta subiranotasunaz" hitz egitea baztertu nahi zuen, "eskualdeaz eta autogobernuaz" mintzatzeko, independentzia ez zela bidezkoa uste baitzuten.

Dena dela, 2007ko otsailean Marokok autonomia proposamena aurkeztu zuenean, Moratinos ez zen pozik agertu, eta eskuzabalagoa izateko eskatu zion Rabati.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea