Mundua -

Frantzia

Askatu egin dituzte Parisen bahituta zeuden bi pertsonak

Erasotzailea, gainera, atxilotu egin dute. Oraindik ez dago argi zer dela eta egin duen bahiketa.

Gizon batek hainbat pertsona bahitu ditu Parisko erdialdean

2:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak atxilotu egin du Parisko erdialdeko etxebizitza batean bi pertsona atxikita zituen gizona, eta askatu egin ditu bahituak, Gerard Collomb Barne ministroak baieztatu duenez. Horren esanetan, bahituak "salbu" daude.

Collombek zoriondu egin ditu Segurtasun Indarrak, erakutsitako "profesionaltasuna" dela eta.

Bahiketa Petites Ecuries kaleko etxebizitza batean jazo da. Oraindik ez dago argi zer dela eta egin duen erasoa atxilotutako gizonak, eta egoera "oso nahasgarria" dela aitortu du Poliziak.

Antza denez, erasotzaileak Irango Enbaxadarekin hitz egitea eskatzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak