Mundua -

Asanblada Nazionala

Datozen 18 hilabeteetarako botere osoa eman dio Chavezi Venezuelak

Neurriak aldeko 157 boto jaso ditu eta kontrako bost bakarrik. Botere horiek uholdeen ondorioz herrialdeak bizi duen larrialdi egoerarekin justifikatu ditu Chavezek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez preisdenteari datozen 18 hilabeteetan botere guztiak lagatzea erabaki du gaur Venezuelako Asanblada Nazionalak. Horrela, dekretu bidez legeak ezarri ahal izango ditu Chavezek, berak eskatu baino sei hilabete gehiagotan.

Neurriak aldeko 157 boto jaso ditu, eta kontrako bost bakarrik, eztabaidetan Gaitzen duen Legea sei hilabete gehiago indarrean izatea proposatu ostean.

Botere horiek (Konstituzioko 236 artikuluan aurrikusita) uholdeen ondorioz herrialdeak bizi duen larrialdi egoerarekin justifikatu ditu Chavezek. Uholdeek 40 hildako utzi dituzte eta 140.000 lagunek euren etxeak utzi behar izan dituzte.

Hala ere, neurria "amoraltzat" jo du Ismael Garcia oposizioko diputatuak. "Legea indarrean 18 hilabete izateko giza tragedia erabili dute, Chavezen boterea justifikatzeko", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea