Itxi

Mundua

MERKATARITZA GERRA

Trumpek Txinako produktuei 50.000 milioi dolarreko muga-zerga ezartzea onartu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

AEBko hedabideen arabera, muga-zergak 'laster' jarriko dira indarrean. Horrez gain, Trumpen Gobernuak % 25 eta % 10eko muga-zergak ezartzen dizkie altzairuari eta aluminioari.

  • Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

    Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak bere oniritzia eman zion atzo Txinatik datozen produktuei muga-zerga (50.000 milioi dolarreko balioa) jartzeari, Ameriketako Estatu Batuetako hedabideek jakinarazi dutenez. Duela hilabete batzuk Txinako produktuei muga-zergak ezartzearekin mehatxu egin zuen eta Txinak erantzun egingo zuela agindu zuen.

Wilbur Ross Merkataritza idazkariarekin, Steven Mnuchin Altxorraren idazkariarekin eta Robert Lighthizer Atzerri Merkataritzako idazkariarekin Etxe Zurian egindako bileran hartu zuen erabakia.

Albistea filtratu duten hedabideen arabera, Etxe Zuriak gaur iragarri dezake neurria eta "epe laburrean" jarriko litzateke indarrean.

Trumpek Txinatik datozen produktuei muga-zerga ezartzeko asmoa iragarri zuen martxoan, eta bi potentzia ekonomikoen arteko borroka komertziala hasi zen.

AEBko Gobernuak Txinako 1.300 produktu inguru identifikatu zituen orduan, tartean, gailu teknologikoak, industria aeroespaziala eta robotika.

Trumpen Gobernuak dagoeneko % 25 eta % 10eko muga-zerga ezartzen die, mundu mailan, altzairuari eta aluminioari.

Txinak dagoeneko iragarri du AEBko 106 produkturi % 25eko muga-zerga ezarriko diela, hala nola, sojari, autoei eta hegazkinei.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena