Mundua -

Gazako zerrendaren erdigunean

5 palestinar hilda, Israelek Gazako zerrendan egindako bonbardaketan

Israelen arabera, hildakoak Yihad islamikoaren eta Herri-Erresistentzia Batzordeen kideak ziren, baina milizia horietako batek ere ez du hildakoak euren mugimendukoak zirela adierazi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israeleko armadak bost ekintzaile palestinar hil zituen bart Gazako zerrendaren erdigunean egindako bonbardaketan. Hori da Palestinako medikuen iturriek eta Israeleko armadarenak jakinarazi dutena.

Lekukoek adierazitakoaren arabera, eztanda gogorra izan zen Deir El Balah hiritik gertu, gauerdi aldera. Anbulantziak bertara joan ziren eta bost hilotzak inguruko ospitale batera eraman zituzten.

Israeleko armadak erasoa komunikatu batean deskribatu du: "Israeleko Aireko Indarreko hegazkin batek terrorista talde bat bete-betean jo zuen. Terroristak Gazako zerrendako erdigunetik Israelera koheteak jaurtitzeko prestatzen ari ziren".

Hildakoak Nuseirateko errefuxiatuen esparruan bizi ziren bost gazte dira. Israelen arabera, guztiak Yihad Islamikoaren eta Herri-Erresistentzia Batzordeen kideak ziren. Hala ere, miliziek ez dituzte hildakoak euren mugimenduaren kideak bezala identifikatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea