Mundua -

5.000 pertsona ebakuatuta

Oliobide baten leherketak 28 pertsona hil eta 52 zauritu ditu Mexikon

Leherketak inguruko etxebizitzak suntsitu ditu. Poliziaren ustez, erregaia lapurtzen ari ziren batzuek eragina izan liteke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petroleos Mexicanos (Pemex) enpresako oliobide baten leherketak gutxienez 28 hildako eta 52 zauritu eragin ditu San Martin Texmelucan, Pueblan, Mexikoko erdialdean. Horrez gain, kalte material ugari sortu ditu.

Gertatutakoaren ondorioz, 5.000 pertsona ebakuatu eta kiroldegi batera eraman behar izan dituzte medikuen zainketak jasotzeko.

Hasiera batean hildakoak 12 zirela uste bazuten ere, erreskate lanen ondorioz kopuru hori 22ra igo da. Gainera, 32 zaurietatik bi egoera larrian daude.

Leherketa 05:30ak aldera izan da (11:30ak Euskadin), eta Laura Gurza Babes Zibileko Sistema Nazionalaren koordinatzaileak adierazi duenez, erregaia lapurtzeko saiakera baten ondorioz izan da. Lapurreta horik sarri gertatzen dira bertan, bai partikularren egindakoak eta bai antolatutako lapurrek egindakoak.

Babes Zibileko arduradunak gertaeraren tokian daude hilotzen berreskuratzea eta leherketak eragindako suteak kontrolatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea