Mundua -
Polizia operazioa
Hamabi gizon atxilotu dituzte Britainia Handian terrorismoa egotzita
Cardiffen, Stoke-on-Trenten eta Londresen atxilotu dituzte 17 eta 28 urte bitarteko hamabi pertsonak. Poliziak ez du haien jarduera terroristaren inguruko informaziorik eman.
Erredakzioa
17 eta 28 urte bitarteko hamabi gizon,atxilotu dituzte astelehen honetan Britainia Handiko hiru udalerritan terrorismoaren aurkako operazio batean, West Midlandseko Poliziak jakinarazi duenez.
Bost lagun Cardiffen atxilotu dituzte, lau Stoke-on-Trenten eta hiru Londoresen ekintza terroristak egitea eta prestatzea egotzita. Atxiloketak 05:00etan (06:00etan Euskadin) burutu dituzte, eta atxilotuak Londres erdiguneko eta iparraldeko eta Ingalaterra erdiguneko polizia etxe ezberdinetara eraman dituzte.
Polizia iturrien arabera, atxilotuen etxebizitzak arakatzen ari dira eta oraingoz, ez dute haien jarduera terroristaren inguruko informaziorik eman.
West Midlandseko terrorismoaren aurkako taldeak kudeatuta, Londreseko Polizia izan da operazioaren buru eta zerbitzu sekretuak kudeaketaz arduratu dira.