Mundua -

Italia

Salvinik ijitoen errolda iragarri du: 'Tamalez, italiarra dena ezin da kanporatu'

Ondoren, zehaztu duenez, ez du "inor erregistratzeko ez inoren hatz-markak hartzeko" asmorik, "egoeraren argazkia egin" baizik. Contek zuzentzeko eskatu dio, "muga guztiak gainditu" ditu, esan du.

Barne ministroa, duela gutxi egidandako agerraldi batean. Argazkia: EFE
Barne ministroa, duela gutxi egidandako agerraldi batean. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak astelehenean iragarri duenez, herritar ijitoen errolda egiteko asmoa dauka herrialdean, "egoeraren argazkia" izateko, baina tamalgarritzat jo du ijito italiarrak "gurekin izan" behar dituztelako, "ezin dituzu kanporatu".

"Esku-hartzea nola egin aztertzen ari gara, bere garaian errolda izena hartu zuena egiten (…) argazkia izateko eta zertaz ari garen ulertzeko",  esan du Salvinik TeleLombardia telebista katean egin dioten elkarrizketa batean. "Tamalaez, ijito italiarrak Italian izan behar ditugu, ezin dira kanporatu".

Giouseppe Conte Italiako lehen ministroak, Alemaniarako hegaldia hartu aurretik galdetu diote Salviniren adierazpenez. Contek, orduan, esandako zuzentzeko eskatu dio "gehiegizkoa da, muga guztiak gainditu ditu".

Era berean, Luigi di Magiok bidalitako mezuarekin bat egiten duela erantsi du, "horrela ezin da jarraitu, atzera egin behar duzu".

Barne ministroak azaldu duenez, "Italian dauden preso atzerritarrak kanporatzeko lanetan" ari dira eta, horretarako, jatorrizko herrialdeekin akordioak egitearen alde azaldu da. "Horrek esan nahi du Errumania, Albania eta Tunisiarekin lan egin behar dela, eta tamalez preso gehien dituzten herrialdeetako batzuk dira", zehaztu du.

Handik ordu batzuetara Salvini esandakoa leuntzen saiatu da. Bere esanetan, ez dauka "inor erregistratzeko" asmorik, ezta "inoren hatz-markak hartzeko" asmoa ere, baizik eta "ijitoen kanpalekuen egoera aztertu", lehenik eta behin, "eskolara joan ezin diren milaka ume babesteko delinkuentzian sartzea nahiago dutelako".

Salvinik berak erantzun du Facebooken argitaratutako mezu baten bidez, bere adierazpenen erreakzioarekin harrituta. "'Shock'az ari dira batzuk, zergatik? Ilegaltasunean hazten diren umeengan ere pentsatzen dut", esan du.

Luigi di Magio 5 Izar Mugimenduko buruzagi, Lan ministro eta Ministroen Kontseiluko presidenteordea pozik agertu da Salvinik esandako azaldu ondoren. "Pozten nau ikusteak Salvinik errolda egitea baztertu duela. Gauza bat Konstituzioaren aurkakoa bada, ezin da egin".

Di Maiok "italiarren arazoak" aipatu ditu, "erraldoiak" direlako. "Italiarrak dira lehentasuna, zuzena da immigrazioari aurre egitea, baina lehenik eta behin jateko ez duten italiarrekin arituko gara", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia