Mundua -

Iruzkina

Desarme nuklearrarekin bueltaka

AEBetako Senatuaren bi herenen babesa behar du START itunak. Akordioa AEBetako eta Errusiako presidenteek sinatu zuten iragan apirilean arma nuklearren kontrolerako.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma nuklearren kontrolerako itun bat onartzeko puntuan dago AEBetako Senatua Errusiarekin. START izena du eta pasa den apirilean sinatu zuten bi herrialdeetako presidenteek, Barack Obamak eta Dimitri Medvedevek, baina ez da indarrean sartuko AEBetako Senatuaren bi herenen gehiengo batekin berresten ez bada.

Hau da, 100 senatarietatik 67ren aldeko botoa behar da. Alderdi Demokratako senatariek gehiengo hori ez dutenez, senatari errepublikano batzuk bandoz aldatu beharko dute. Alderdi Errepublikanoa START itunaren kontra dago, gerra hotzaren pentsamoldea baitu oraindik eta konfiantzarik ez baitu Errusiarengan, Sobietar Batasunaren herentzia jaso duen herrialdearengan.

Itun horren arabera, herrialde bakoitzak duen bonba atomiko kopurua murriztu egingo du. Beraz, errepublikanoek uste dute itun horrek AEBen segurtasuna murrizten duela.

Azkenean itun hori onartzen bada, hainbat irabazle egongo dira: AEBen eta Errusiaren arteko harremanak; munduaren segurtasuna, arma nuklear gutxiagorekin hobeto egongo baita; eta batez ere, Obama presidenteak irabaziko luke, gainbeheran baitago. Astebeteko epean bi helburu garrantzitsu lortuko lituzke Kongresuan: homosexualei Armadan izena ematea ahalbidetzen dien legea eta armen kontrolerako ituna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea