Mundua -

Arazoak Europako aireportuetan

Heathrowen egoera hobera doa Parisen okerrera egiten ari den bitartean

Frankfurten 60 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte baina, arduradunen esanetan, aire trafikoak normaltasunera egingo du gaur.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charles de Gaulle Parisko aireportuak 18:00etatik aurrera aurreikusita dauzkaten hegaldien % 15 bertan behera utziko dituela adierazi du gaur. Biharko hegaldiei dagokienez, % 25 aireportutik atera gabe geratuko dira.

Frantziako Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak hartutako erabakia hurrengo orduetarako eguraldiaren iragarpenean oinarritu dute.

Heathrowen hegaldi kopurua igo da

Heathroweko aireportuan, Europako handiena, hegaldi kopuruak gora egin du gaur azken egunetako elurteek sortutako kaosaren ondoren. Aireportuko iturriek adierazi dutenez, Londreseko aireportuak ohiko hegaldien kopuruaren bi heren martxan jartzea espero du, atzo bigarren pista elurrez garbitu eta berriro irekitzea lortu ondoren.

Frankfurt eta Bartzelona

60 hegaldi bertan behera utzi dituzte Frankfurteko aireportuan, Alemanian, gehienak Europako hainbat lekutan dagoen denboralearen ondorioz. Hala ere, egoerak normaltasunera egingo duela azpimarratu dute.

Bestalde, AENAk komunikatu batean jakinarazi duenez, Bartzelonako Prat aireportuan 12 hegaldi utzi dituzte bertan behera, guztiek Erresuma Batua (9), Frantzia (2) eta Irlanda (1) lotzen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea