Mundua -

Bilera

EB barruan migratzaileen zentro 'itxiak' sortzea proposatu dute Macron eta Sanchezek

Asilo eskubidea duten migratzaileak bloke komunitarioko herrialdeen artean banatzea proposatu dute biek, eta eskubiderik ez dutenak jaioterrira itzultzea.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Emmanuel Macron Frantziako presidentea. EFE
Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Emmanuel Macron Frantziako presidentea. EFE
Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Emmanuel Macron Frantziako presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Europar Batasunaren barruan zentro "itxiak" sortzea proposatu du larunbat honetan, itsasotik erreskatatutako migratzaileak lehorreratzeko. Bertatik asilo eskubidea dutenak bloke komunitarioko herrialdeen artean banatzea proposatu du, eta ez dutenak jaioterrira itzultzea.

"Porturik seguruenean eta gertuenean lehorreratzeko printzipio sinplean oinarritzen da, baina behin Europako lurretan lehorreratzea eginda, Nazio Batuen araberakoak diren zentro itxiak martxan jartzearen alde gaude, Europako funtsek finantzatuta", azaldu du Macronek, Eliseoan eman duen prentsaurrekoan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu ostean.

Bloke komunitariotik kanpo zentro migratzaileak sortzeko ekimenaren "ideia ezberdina baina osagarria" dela adierazi du. Europako buruek eztabaidatuko dute gaia igandean eta datorren ostegunean.

Macronek zehaztu duenez, zentro hauetan modu "azkarrean" jardungo dute kasu bakoitzean, asiloa duten ala ez jakiteko. Lehenengo kasuan, "Europaren elkartasuna" eskatu du, "herrialde bakoitzak modu antolatuan hartu ditzan" nazioarteko babesa jasotzeko eskubidea duten pertsonak, eta eskubidea ez dutenei jaioterrira "lagundu" diezaieten.

Proposamenak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen babesa jaso du. "Frantziak eta Espainiak Italiari batera egiten diogun proposamena babesten dugu noski, orain Italiako kostan dagoen ontziaren gaiari irtenbidea jarri ahal izateko", adierazi du, Lifeline erakundearen ontziaren harira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Migrazioa Espainiako Gobernua Frantzia Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak