Mundua -

Bi lagun zauritu dira

Bi bonba paketek eztanda egin dute Suitzako eta Txileko enbaxadetan

Erromako enbaxada guztiak alerta egoeran daude Txile eta Suitzakoan bonba pakete bana lehertu eta bi lagun zauritu ondoren. Talde anarkista batek hartu du bere gain erasoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira Erroman, Suitzako eta Txileko enbaxadetan bonba bana eztanda eginda.

Gizon bat larri zauritu da gaur Erroman, Suitzar enbaxadan bonba batek eztanda egin ondoren, poliziak jakinarazi duenez.

Iturri berdinen arabera, zauritua enbaxadako langile bat izan daiteke eta bi eskuetan zauri larriak omen ditu eta ospitalera eraman dute. Hainbat komunikabide italiarrek jakinarazi dutenez, leherketa langileak pakete lehergailu bat ireki duenean izan da eztanda. Medikuek adierazi dutenaren arabera, ez dute bi eskuak moztu behar izatea baztertzen, baina langilearen bizitza ez dago arriskuan.

Beste pertsona batek kolapso emozionala izan du.

14:00 aldera, beste lehergailu batek eztanda egin du Txileko enbaxadan, Erroman, enbaxadako iturriek adierazi dutenaren arabera. Leherketak zauri arinak eragin dizkio enbaxadako langile bati, baina bere kabuz iritsi da ospitalera eraman duen anbulantziara.

Italiako Barne Ministerioak jakinaraziduenez, baliteke talde anarkistak erasoaren atzean egotea.

Eztanden ostean, polizia italiarrak Erromako enbaxada guztiak ohartarazi ditu. Italiako komunikabideek jakinarazi dutenaren arabera, Kanpo Arazoetako Ministerioak operatibo berezia martxan jarri du hiriburuko egoitza diplomatikoak arakatzeko.

Poliziaren aburuz, "krisi" egoera ez dela azpimarratu dute eta, oraingoz, bi gertakari besterik izan direla esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea