Mundua -

Hileta-ospakizunak, Miamin

Carlos Andres Perez Venezuelako presidente ohia hil da

Accion Demokratikoa alderdi sozialdemokratarekin presidentetza birritan lortu zuen Perezek (1974-1979 y 1989-1993).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Andres Perez Venezuelako presidente ohia (1974-1979 eta 1989-1993) Eguberri eguneko arratsaldean hil zen Miamin bihotzekoak jota. 88 urte zituen eta Miamin lurreratuko dute, familiak jakinarazi zuenez.

"Bat-batean izan zen, gogotsu esnatu zen, gurekin hitz egiten egon zen, eta besterik ez, horrelakoa da bizitza; airerik gabe geratzen hasi zen eta une batetik bestera hil zen", kontatu zion haren alabak Globovision Venezuelako telebista-kateari.

Agintari ohiaren senitartekoek iragarri dutenez, horren herrialdean aldaketa politikoa izan arte ez dute hilotza Venezuelara eramango.

Accion Demokratikoa alderdi sozialdemokratarekin presidentetza birritan lortu zuen Perezek (1974-1979 y 1989-1993). Perezek ez zuen bigarren agintaldia bukatu; Justiziako Gorte Gorenak presidentetza uztea agindu zion 1993an ustelekeria egotzita.

Bihotzekoa izan zuen 2003aren bukaeran eta ondorioz, eskuineko eskua, besoa eta hanka paralizatu zitzaizkion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea