Mundua -
Jazoera
Zortzi turista hil eta 21 zauritu dira auto-istripu batean, Egipton
116 estatubatuarrez osatutako talde batekoak ziren eta Abu Simbeleko tenplura zihoazen hiru autobusetan.
Erredakzioa
Gutxienez zortzi turista estatubatuar hil dira eta 21 zauritu, horietako 4 larri, Egiptoko hegoaldean igande honetan izandako auto-istripuan, polizi-iturriek jakinarazi dutenez.
Asuan eta Abu Simbel lotzen dituen errepidean jazo zen ezbeharra. Turistak Abu Simbeleko tenplura zihozen eta haien autobusak harea garraitzen zuen kamioi batekin talka egin du.
Gutxienez zortzi turista estatubatuar hil dira eta 21 zauritu, horietako 4 larri, Egiptoko hegoaldean igande honetan izandako auto-istripuan, polizi-iturriek jakinarazi dutenez. 37 turista zeramatzan autobusak izan zuen istripua.
21 turista zaurituez gain, autobusaren gidaria eta gidari turistikoa ere zauritu dira.