Mundua -
Italia
Armadak 1.200 tona zabor atera ditu Napoliko kaleetatik
Egindako kalkuloen arabera, beste 1.200 tona gerattzen dira oraindik bildu gabe. Napolin arazo handia dute zabor bilketarekin inguruko zaborteagiak lepo baitaude.
Erredakzioa
Italiako militarrek Napoliko kaleetan (Italia hegoaldean) zaborra biltzen izan dira duela hilabete batzuk zabor bilketarekin duten arazoari nolabait aurre egiteko.
Bertoko agintariek jakinarazi dutenez, 1.200 tona zabor bildu dituzte, Capodicchino aireportuaren inguruko auzoetan pilatutakoaren erdia baino gutxiago.
Zikinkeriak bildu ondoren, osasun taldeko militarrek inguruak eta zabor edukiontziak desinfektatu egin behar izan dituzte.
Iragan irailetik, Napolin krisia bizi dute kaleetan zaborra pilatzen ari delako. Zabor-bilketa zerbitzuak bertan behera geratu dira zabortegiak lepo daudelako eta hondakin tratamendurako leku aproposak falta direlako.