Mundua -
Israeleko Gobernuaren bilera
2011n munduak palestinar Estatua onartzearen beldur da Israel
Bestalde, Atzerri ministroak adierazi du egungo egoeran palestinarrekin akordio bat lortzea "ezinezkoa" dela.
Erredakzioa
Benjamin Ben-Eliezer Industria, Merkataritza eta Lan ministroak, bake negoziazioen faltan, 2011an "mundu osoak" Estatu palestinarra onartzeak ez lukeela ezustean harrapatuko esan du.
"Ez ninduke harrituko urte baten buruan mundu osoak, Ameriketako Estatu Batuak barne, Estatu palestinarra onartzea. Orduan gure buruari non geunden eta zer egiten ari ginen galdetuko diogu", adierazi du Gobernuaren asteroko bileran.
Ben-Eliezerren ustez, ezinbestekoa da irailean bertan behera utzitako bake elkarrizketak berriro martxan jartzea, "hil edo biziko" arazoa da Israelentzat eta Ekialde Hurbil osoarentzat.
"Gure esku dagoen guztia egin behar dugu palestinarrekin elkartu eta hitz egiteko, nahiz eta horren truke hilabete batzuetako luzamendua (Zisjordanian judutarren egonlekuak eraikitzeari utzi) jasan behar", gaineratu du ministroak.
Ezinezko akordioa
Israeleko 170 diplomatiko baino gehiagorekin egindako bileran, Avigdor Lieberman Kanpo Arazoetako ministroak, bere herria palestinarrek Estatuaren aldeko babesa lortzeko egiten ari diren nazioarteko kanpainiaren kontra egiteko prest dagoela argi utzi nahi izan du.
Liebermanen, gainera, egungo egoeran palestinarrekin bake akordio bat lortzea ezinezkoa dela azpimarratu du. "Tel Aviv eskaini eta 1947ko mugetara itzultzea proposatuko bagebio ere, akordio hori ez zinatzeko arrazoiren bat aurkituko lukete", esan du ironiaz.