Mundua -

Kanpo-harremanak

Krisi diplomatikoa Espainiaren eta Errusiaren artean

Orain dela 7 aste, Espainiak bi diplomazialari errusiar kanporatu zituen espioitza lanak egiten zituztela argudiatuta. Errusiak, aldiz, beste bi diplomazialari espainiar kanporatu berri ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak bi diplomazialari espainiar kanporatu zituen Gabon egunean, eta Espainiak bi errusiar orain dela zazpi aste, El Pais egunkariak astearte honetan argitaratu duenez.

"Auziaren gaineko informazioa duten iturriak" aipatzen ditu egunkariak, eta Moskuk zein Madrilek albistea ofizialki baieztatu ez dutela jasotzen du. Hori horrela, Espainiako eta Errusiako enbaxadoreek ez dute gaiaren inguruko iritzirik eman.

El Pais argitalpenaren arabera, Ignacio Cartagena aholkulari politikoa Moskuko Espainiako enbaxadan eta Borja Cortes-Breton enbaxadako lehen idazkaria kanporatu ditu Errusiako Gobernuak.

Albistean azaltzen dutenez,&' || 'nbsp; Espainiako inteligentzia-zerbitzuek espioitza lanak egiten zituztela jakinarazi ostean kanporatu zituen Espainiak aipatu bi diplomazialari errusiarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea