Mundua -
Milaneko klinika batean
3.000 euroko saria, eskuak ondo garbitzen dituzten erizainentzat
Pazienteekin egon aurretik, klinikako langileek eskuak nola garbitzen dituzten bideo kamaraz grabatzen dute, eta garbiketa egokia egiten dutenei diru saria ematen diete.
Erredakzioa
Milaneko klinika batek urtean 3.000 euroko saria ematen die eskuak ondo garbitzen dituzten erizainei. Corriere della Sera egunkariaren arabera, erabaki honekin ume goiztiarrek izaten dituzten infekzioak saihestu nahi dituzte.
Ekimen hori Milaneko Mangiagalli klinikan martxan jarri dute eta horri esker infekzioak % 30 murriztu direla azpimarratu dute. Ekimena "Mani pulite" (esku garbiak) izena du.
Osasun znetroan mila haur inguru jaiotzen dira urtean eta pazienteekin egon aurretik, klinikako langileek eskuak nola garbitzen dituzten bideo kamaraz grabatzen dute; garbiketa egokia egiten dutenei diru saria ematen diete.
"Mani pulite" ekimena Fabio Mosca jaioberrien zerbitzuko arduradunak bultzatu du. Moscaren hitzetan, "jaioberrien terapia intentsiboaren sekzioan infekzio arrisku handia dago bertako pazienteak ume goiztiarrak edo gaixotasun larriak dituztenak direlako".