Mundua -
Beijingen
Txinak Skype legez kanpo utzi du
Txinatarrek Internet bidezko deiak bertako Gobernuak kontrolatutako sareen bidez soilik egin ahalko dituzte.
Erredakzioa
Herritarrei Interneterako sarbidea zentsuratu ostean, Txinako Gobernuak, zentzu horretan, erabaki bat gehiago hartu du: Interneteko deiak legez kanpo uztea, horiek, telekomunikazioetako Txinako operadore publikoen bitartez soilik egin ahal izango dira.
Beijingeko Gobernuak, People''s Daily egunkariaren bidez, honako hau adierazi du: herritarrek Internet bidezko deiak Gobernuak kontrolatutako sareen bidez soilik egin ahal izango dituzte.
Skype telefono dei nazionalak eta nazioartekoak egiteko munduan gehien erabiltzen den zerbitzua da, eta konpainia lokalek eskaintzen dituzten prezioak baino hobeak ditu. Ia mundu osoan erabil daiteke; baina Beijingeko Gobernuak legez kanpo utzi ostean, txinatarrek ezin izango dute programa hori gehiago erabili.