Mundua -
Iruzkina
Merkel, euroaren defentsan
"Euroa indartu behar dugu. Euroa moneta bat baino gehiago da, beraz Alemaniak Europa ere behar du", esan du Alemaniako presidenteak urte amaierako mezuan.
Jesus Torquemada
Gaur emitituko da, baina Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak atzo grabatu zuen urte amaierako hitzaldia. Aurtengo mintzaldia Europazalea eta eurozalea izan da. Hitz hauexek dira horren adibide: "Euroa indartu behar dugu. Euroa moneta bat baino gehiago da, beraz Alemaniak Europa ere behar du. Europa da gure bake eta askatasunaren bermea".
Merkelen hitzaldia oso aproposa da, inkestek Alemania Europako proiektutik aldentzen ari dela diotelako, eta askok marko alemaniarrera itzuli nahi dutelako.
Beste esaldi batean ere argi eta garbi agertu du hori Merkelek: "Euroa gure oparotasunaren oinarria da".
Ikerketa ekonomiko garrantzitsuenek adierazten dutenaren arabera, Alemaniak beti jasotzen du proiektu europarretik onura. Aurtengoa ez da batere urte ona izan, eta nahiz eta errenka, aurrera darrai. Horren seinale da Eurogunearen kide berria: Estonia, Euroguneko hamazazpigarrena.