Mundua -

NIKARAGUA

Gutxienez 10 pertsona hil dira Nikaraguan, Gobernuaren aurkako protestetan

Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak hasi zirenetik 300 pertsona baino gehiago hil dira, giza eskubideen aldeko erakundeek emandako datuen arabera.

Nikaragua. Argazkia: EFE
Nikaragua. Argazkia: EFE
Nikaragua. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 10 pertsona hil dira igande honetan Nikaraguan, Daniel Ortega presidentearen aurkako beste protesta egun batean, ANPDH Nikaraguako Giza Eskubideen aldeko Elkarteak jakinarazi duenez.

Alvaro Leiva ANPDHko idazkariak bertako telebista kate batean adierazi duenez, Gobernuaren aldeko indarrek Monimbo komunitatearen eta Masaya hiriaren aurka egindako erasoetan izan dira hildakoak.

Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak hasi zirenetik 300 pertsona baino gehiago hil dira, giza eskubideen aldeko erakundeek emandako datuen arabera.

Asteburuan, ikasle talde batek Managuako eliza batean igaro zuen gau bat, Gobernuaren aldeko indar armatuen setiopean, eta gutxienez pertsona bat hil zen. Gotzain katolikoen negoziazioari esker, ikasleek elizatik ateratzea lortu zuten.

Monimbon eta Masayan gertaturikoaren berri izan ostean, ikasle mugimenduak manifestazio bat deitu zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Latinoamerika albisteak Nikaragua albisteak