Mundua -

Inbestidura-ekitaldia

Dilma Roussef Brasilgo lehen emakumezko presidenteak kargua hartu du

Muturreko txirotasunarekin amaitzea eta finantzen oreka lortzea jomuga dituela esan du Roussefek. Hainbat proiektu aipatu ostean, honakoa adierazi du: "Hau da nire ametsa, lortu nahi dudan ametsa".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presidente ohia Maria Letizia emaztearekin batera zegoen. Brasilgo bandera nazionalaren koloreko (berdea eta horia) banda kendu eta Roussefi jarri eta, bostekoa eta besarkada bana eman dizkio.

Kargua hartu osteko lehen hitzaldian, emakume brasildarrak emandako aurrerapausoak txalotu ditu Roussefek, lehenengoz emakumezko batek eramango baitu presidentearen banda.

"Emakumeak ohoratzea ahulenak babestea eta denon agintaria izateko konpromisoa hartu dut", adierazi du Estatu buruak.

Zerga-araudia erreformatzea lehentasun duela esan du Roussefek, eta prezioen egonkortasuna bermatzea ere ezinbestekotzat jo du.

Muturreko txirotasunarekin amaitzea eta finantzen oreka lortzea jomuga dituela esan du Roussefek. Hainbat proiektu aipatu ostean, honakoa adierazi du: "Hau da nire ametsa, lortu nahi dudan ametsa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea