Mundua -

Inbestidura-ekitaldia

Dilma Roussef Brasilgo lehen emakumezko presidenteak kargua hartu du

Muturreko txirotasunarekin amaitzea eta finantzen oreka lortzea jomuga dituela esan du Roussefek. Hainbat proiektu aipatu ostean, honakoa adierazi du: "Hau da nire ametsa, lortu nahi dudan ametsa".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, larunbatetik Dilma Roussef lBrasilgo lehen emakumezko presidentea da. Luiz Inacio Lula da Silva bere aurrekoak presidentearen banda eman zion Planalto jauregian. Horrela, Lula da Silvak lau urteko bi agintaldie amaiera eman zion.

Presidente ohia Maria Letizia emaztearekin batera zegoen. Brasilgo bandera nazionalaren koloreko (berdea eta horia) banda kendu, Roussefi jarri eta, bostekoa eta besarkada bana eman zizkion.

Kargua hartu osteko lehen hitzaldian, emakume brasildarrak emandako aurrerapausoak txalotu zituen Roussefek, lehenengoz emakumezko batek eramango baitu presidentearen banda.

"Emakumeak ohoratzea ahulenak babestea eta denon agintaria izateko konpromisoa hartu dut", adierazi zuen Estatu buruak.

Zerga-araudia erreformatzea lehentasun zuela esan du Roussefek, eta prezioen egonkortasuna bermatzea ere ezinbestekotzat jo zuen.

Muturreko txirotasunarekin amaitzea eta finantzen oreka lortzea jomuga dituela esan zuen Roussefek. Hainbat proiektu aipatu ostean, honakoa adierazi zuen: "Hau da nire ametsa, lortu nahi dudan ametsa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea