Mundua -

Matxinada

Ingalaterrako hegoaldeko espetxe bateko zenbait eraikin erre dituzte

Alkohol-probak egin nahi izan zizkieten presoei eta orduan, leihoak apurtzeari eta suak pizteari ekin zioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ford Ingalaterrako hegoaldeko espetxeko berrogei preso inguruk zenbait eraikin erre dituzte. Matxinada atzo, larunbatean, hasi bazen ere, espetxeetako zaindari bereziek gaur lortu dute egoera kontrolpean izatea.

Beldurrak airean eduki zituzten Arundel herriko herritarrak larunbatean, baina istiluekin "era arrakastatsuan" amaitu dugu, adierazi du igande honetan Michael Spurr Delinkuentziaren Kudeaketako Zerbitzu Nazionaleko zuzendariak.

Spurren arabera, ehunka preso segurtasun handiagoa duten kartzeletara eramango dituzte eta, bien bitartean, presoek alkohola zelan lortu zuten ikertuko dute.

Larunbat gauen hasi ziren istiluak; alkohol-probak egin nahi izan zizkieten presoei eta orduan, leihoak apurtzeari eta suak pizteari ekin zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea