Mundua -

Gertaera Persiako Golkoan

Piloturik gabeko bi hegazkin espioi bota dituela iragarri du Iranek

Iranek nazioarteko potentziekin lehia sutsua dauka, adostutako programa nuklearraren atzean legez kanpoko beste bat garatzen ari dela susmatzen baitute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraneko Segurtasun Indarretako Guardia Iraultzaileak mendebaldeko bi hegazkin espioi bota dituztela iragarri du, piloturik gabekoak. Hegazkin horiek Iraneko aire eremuan zeuden, Persiar Golkoko uretan.

Horixe da, hain zuzen, Amir Ali Hajizadeh Guardia Iraultzaileetako komandanteak adierazi duena. Hala ere, ez du zehaztu gertaera noiz izan dan.

"Mendebaldeak duen boterea kontuan izateko gauza da, batez ere satrelite eta hegazkin espiloei dagokienez, argazkiak hartu ditzaketelako, Afganistanen eta Iranen egiten duten moduan", azaldu du.

Iranek nazioarteko potentziekin lehia sutsua dauka, adostutako programa nuklearraren atzean legez kanpoko beste bat garatzen ari dela susmatzen baitute. Gerra asmoak izan eta Arma atomikoak eskuratu nahia leporatzen diote, baina Teheranek guztiak ezeztatzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea