Mundua -

Ez dago biktimen daturik

Richter eskalan 6,9 graduko lurrikara izan dute Txileko hegoaldean

Lurra dardarka hasi da igandeko 21:20ean eta epizentroa itsasoaren azpian kokatu dute, Santiago hiriburutik 690 kilometro hego-hegoekialdera.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 7,1eko neurria duen lurrikara izan dute Txileko hegoaldean; Bio Bio, Araucania eta Los Rios izeneko lurraldeetan, hain zuzen. Momentuz, bertako agintariek ez dute hildakoen eta kalte materialen inguruko berririk eman.

Lurra dardarka hasi da 21:20ean eta AEBetako Geología Zerbitzuak adierazi duenez, epizentroa isasoaren azpian izan da, Temuco Araucaniako hiriburutik 96 kilometro iparekialdera eta Santiago hiriburutik 690 kilometro hego-hegoekialdera, 16,9 kilometroko sakoneran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea