Itxi

2018/07/19

17:16

Mundua

Mexiko

5,9 graduko lurrikara batek alarmak piztu ditu Mexiko Hirian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Huajuapan de Leon hirian jazo da epizentroa, baina dardara herrialdeko hiriburuan ere nabaritu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ritcher eskalan 5,9 graduko lurrikara batek Mexikoko hegoaldea astindu du, Oaxaka estatua hain zuzen ere.

Herrialdeko Zerbitzu Sismologikoaren arabera, dardara 08:31n (15:31, Euskal Herrian) jazo da, Huajuapan de Leon hiritik 13 kilometrora.

Lurrikara Mexiko Hirian ere nabaritu da, eta alarmak piztu egin dira. Horren ondorioz, hainbat pertsona kalera atera dira, prebentzio neurri gisa.

Babes Zibilak zehaztu du ez dela biktimarik izan, ezta kalte material larririk ere.

Iazko irailaren 19an, 228 pertsona hil ziren Mexiko Hirian, dardara baten ondorioz.




 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;