Mundua -

Nazismoa

Naziek hildako 220 pertsona topatu dituzte hobi komun batean, Austrian

Biktimak 1942 eta 1945 urteen artean lurperatu zituzten biktimak, naziek indarrean jarritako "Eutanasia Programa"ren barruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austrian, naziek hildako 220 pertsona ezinduen gorpuzkinak aurkitu dituzte hobi komun batean, ORF irrati publikoak jakinarazi duenez.

Tiroleko Hall herriko ospitale psikiatrikotik gertu aurkitu dute hobia.

Biktimak 1942 eta 1945 urteen artean lurperatu zituzten biktimak, naziek indarrean jarritako "Eutanasia Programa"ren barruan. Programa horren barruan arazo fisiko edo psikikoak zituzten 200.000 pertsona hil zituzten arraza arioa hobetzeko helburuz. Gosez hiltzen utzi zituztela uste dute adituek.

Austriako agintariek lanak bertan behera utzi dituzte, eta aurkitutako gorpuzkinen nortasuna ikertzen hasi dira; era beran, hobi gehiago ote dauden ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea