Mundua -

AEB

Reaganen eta Bushen aholkulari bat hilik topatu dute zabortegi batean

Poliziak uste du John Wheeler hil egin zutela, baina ez du zehaztu zer dela eta hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Wheeler, Ronald Reagan, George Bush eta George W. Bush AEBetako presidente ohien aholkulari izandakoa, hilik agertu da zabortegi batean, Delawareko Poliziak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, Cherry Island herrian topatu dute gorpua, zabor-kamioi batek zama utzi duenean.

Goi-kargudun ohia abenduaren 28an ikusi zuten azkenekoz, Washington eta Wilmington bidea egiten ari zen tren batean.

Poliziak uste du hil egin zutela, baina ez du zehaztu nola hil zen.

Wheeler militarra zen eta Vietnameko gerran parte hartu zuen.Vietameko Memorial Fundazioaren lehen presidentea izan zen, eta kargu horretan, lan garrantzitsua egin zuen gerra horretan hildakoen omenezko monumentua eraikitzeko.

Reaganen Gobernuan aritu zen, 1981 eta 1989 artean, eta Vietnamen parte hartu zuten soldaduen aldeko lidergo programaren sortzailea izan zen. Soldadu ohiei enplegua ematea zuen helburu.

Bush aitaren Gobernuan (1988-1993), Earth Conservation Corps programaren buru izan zen, "arriskuan" zeuden gazteak artatzea helburu.

George W. Bushekin (2001-2009) Aire Armadaren Idazkaritzako aholkulari berezia izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea