Mundua -
Ez zuen izenik
Vladimir Putin izena jarri diote Kirgizistango mendi bati
Tien Shan mendilerroan dago, Kazakhstango mugatik gertu, eta 4.500 metroko garaiera du. Mendilerro horretan bertan Boris Yeltsin izeneko mendi bat ere badago.
Erredakzioa
Vladimir Putin Errusiako lehen ministroaren izena jarriko diote 4.500 metroko mendi bati, Tien Shan mendilerroan dagoen mendi bati, Kirgizistango Gobernuak jakitera eman duenez.
Vladimir Putin tontorra Ak-Suu ibaitik gertu dago, Chui eskualdean, Kazakhstango mugatik gertu.
Mendiak orain arte ez zuen izenik eta Almazbek Atambayev Kirgizistango presidenteak dagoeneko Parlamentura bidali du proposamena, mendiari izena jartzeko.
Putin izan zen lehenengo buruzagia Kirgizistango behin behineko Gobernua onartzen, Kurmanbek Bakiev boteretik kendu ostean.
Dena dela, Putin ez da mendi batek Errusiako agintarien izena izango duen lehenengo tontorra, izan ere, Tien Shan mendilerroan Boris Yeltsin izeneko mendia ere badago.