Mundua -
Iruzkina
Errepublikanoak, abordaiara
Obamari aurrera eramatea kosta zaion legeren bat aldatzen saiatuko dira, batez ere gizarte segurantzaren erreformari dagokiona.
Jesus Torquemada
AEBetan gaur hasi du urte politiko berria gehiengo errepublikanoz osatutako Kongresuak. Pasa den azaroko hauteskundeetan lortu zuten gehiengoa errepublikanoek. Obamaren partidu demokratak, berriz, Senatuko gehiengoa ozta-ozta mantentzen du eta errepublikanoek Obamari aurre egiteko aukera erabili nahi dute ganbera horretan lortutako gehiengoarekin.
Obamari aurrera eramatea kosta zaion legeren bat aldatzen saiatuko dira, batez ere gizarte segurantzaren erreformari dagokiona. Errepublikanoen helburua Obamaren irudia ahultzea da, datorren urtean herritarren sostengu eskasagoa izan dezan. Orduan izango baita, 2012ko hauteskunde presidentzialetako kanpaina luzea hasteko unea.
Obamaren egoera ez da batere samurra, Parlamentuko gehiengoarekin legeak aurrera eramateko arazoak izan bazituen, orain are zailagoa izango da Obamarentzat. Baina badira aurretik, Kongresua aurka izanda, agindu behar izan zuten presidenteak: Bill Clitonek, esaterako, bigarren agintaldia lortu zuen bai Kongresua baita Senatua aurka izanda ere.