Mundua -
AEBetan
Errepublikanoek Ordezkarien Ganberako gidaritza hartu dute
Boehner legegile errepublikanoa AEBetako Ordezkarien Ganberako presidente izendatu dute.
Erredakzioa
John Boehner legegile errepublikanoa AEBetako Ordezkarien Ganbarako presidente berria izango da; Nancy Pelosi demokrataren ordez hartuko du kargua.
Boehnek kargua zin egin du eta krisiari aurre egiteko erronkei buruz hitz egingo du bere hitzaldian. Gehiengo kontserbadoreak Washington aldatuko du 20 egunetan.
Joan den urtean onartutako hainbat lege atzera botatzea edo ahultzea agindu dute errepublikanoak; dena den, Senatuan demokraten aurkaritza izango dute. Datorren urtarrilaren 12an osasunaren erreforma atzera botatzeko bozketa deitu dute. Erreforma hori orain dela hamar hilabete onartu zuten, eta barack Obamak sinatu zuen.
Era berean, gastu publikoa 100.000 milioi dolarretan murriztea espero dute.