Mundua -

Alarma faltsua

Bidaiari bat hegazkin bat bahitzen saiatu da bonba mehatxupean

Gizonak buru-beroki bat zeraman, eta bonba bat zuela eta hegazkina Oslora itzultzen ez bazen lehertaraziko zuela mehatxu egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oslotik Istanbulera zioan Turkish Airlines konpainiako bidaiari bat hegazkina bahitzen saiatu da bonba mehatxupean. Gizonak hegazkina Norvegiara itzultzea nahi zuen, CNN Turk albiste kateak bere web orrian azaldu duenez.

Gizonak buru-beroki bat zeraman, eta bonba bat zuela eta hegazkina Oslora itzultzen ez bazen lehertaraziko zuela mehatxu egin zuen.

Ustezko terrorista hegazkineko kabinan sartzen saiatu da, baina bi bidaiarik oztopatu eta gelditu dute.

Hegazkinean 59 bidaiari eta zazpi tripulatzaile zihoazen. Hegazkina arazo barik lurreratu zen Istanbuleko Ataturk aireportuan, eta Poliziak gizona atxilotu zuen.

CCN turk jakinarazi duenez, erasoan ez zen zauriturik izan eta atxilotuak ez zeraman bonbarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea