Mundua -
Bainu publiko batzuetan
17 hildako eta 21 zauritu Afganistanen izandako azken atentatuan
Hildakoen artean polizia bat dago eta bi zaurituen artean; gainontzeko guztiak zibilak dira.
Erredakzioa
17 pertsona hil dira eta 21 zauritu Afganistaneko hegoalde gatazkatsuan izandako atentatuan. Horixe da Poliziako iturri batek Efe albiste agentziari jakinarazi diona.
Erasoa Spin Boldakeko bainu publikoetan izan da, Pakistaneko mugatik gertu, Kandaharreko probintziaren izen berbera duen barrutian.
Bertsio honen arabera, hildakoen artean polizia bat dago eta bi zaurituen artean. Gainontzeko guztiak zibilak dira.
"Antza denez, ez dago helburu zehatzik. Jende arrunta bakarrik", azpimarratu du iturriak. Terrorista suizida oinez zihoala gaineratu du.
Aste honetan Barne ministroak emandako datuen arabera, gutxienez 2.043 zibil hil dira eta 3.570 zauritu iaz Afganistanen izandako atentatuen ondorioz.