Mundua -
4.700 granja itxi dituzte
Polemika sortu da Alemanian kutsatutako pentsu sorta bat antzematean
Pentsuak egiten dituen enpresari hilketa leporatu diote. Alemania osoan kutsatutako 150.000 pentsu tona aurkitu dituzte, txerriak eta hegaztiak elikatzeko erabiliak.
Erredakzioa
Harle &' || 'amp; Jentzsch enpresak alemaniarrak ekoiztutako pentsuak dioxinaz kutsatuta daude eta ondorioz 4.700 hegazti eta txerri granja itxi behar izan dituzte. Enpresa hilketa saiakeragatik salatu dute.
Wolfgang Schweer Alemania iparraldeko Munterreko fiskal nagusiak jakinarazi duenez, mediku batek enpresari salaketa jarri dio onura ateratzeagatik kalte larriak sortu izana eta hilketa saiakera leporatuta.
Gobernuko iturrien arabera, hegaztien eta txerrien 4.700 granja itxi dituzte animaliak dioxinaz kutsatutako pentsuekin elikatzeagatik. Horietatik 4.468 Sajonia Baxua estatuan daude.
Gehienak txerrien granjak dira. Horiei animaliak hiltzea eta haragia saltzea debekatu diete kontsumorako egokiak direla ziurtatu arte.Momentuz, 150.000 tona pentsu antzeman dituzte, kutsatuta eta txerriak eta hegaztiak elikatzeko erabilitakoak.