Mundua -

Italian

Italiako kazetari polemiko bati tiro egin diote

Musulman eta kristauen arteko bizikidetzari buruzko liburu bat idatzi du. Balak ez zion eman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek bart gauean tiro egin zioten Nello Rega Italiako kazetariari baina balak ez zion eman. Nellok Diversi e divisi liburua idatzi du, musulman eta kristauen arteko bizikidetzari buruzkoa.

Rega bart gauean Basentanako errepidetik autoan zihoan etxerantz, eta beste auto batek atzetik harrapatu zuen; atzeko leihatilak apurtu zizkion, kazetariak adierazi duenez.

Erasoa eta gero, autoa kazetariarenarekin parez pare jarri zen. Kazetariak bi pertsona ikusi zituela esan zuen eta gutxienez behin tirokatu ziotela. Regak Poliziaren aurrean salatu du gertaera.

Kazetariak, Televideo Rai-en egiten du lan eta bere liburua argitaratu baino egun batzuk lehen mehatxuak jaso zituen, gutun-azal batzuetan bala batzuk bidali zizkioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea