Mundua -

Mexikon

Mafiek 24 gizonezko hil dituzte Mexikoko hegoaldean

Goizean burua moztuta aurkitu dituzten 15 hilotzei arratsaldean izandako bederatzi hildakoak gehitu zaizkie.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mafiek 24 petsona hil dituzte larunbatean. Goizean, Poliziako agenteek 15 gizonezko aurkitu dituzte burua moztuta Acapulcoko hirian, Mexikoren hegoaldean, iturri ofizialek adierazi dutenez.

Guerrero estatuko Segurtasun Publikoko Idazkaritzak agiri batean informatu duenez, 25 eta 30 urte bitarteko 15 gizonen gorpuak aurkitu dituzte; horiek merkataritza-gune baten aurrean zeuden, aulki batean.

Polizia agenteak auto bat sutan zegoelako joan dira Acapulcora. Geroago ohartu dira lau auto gehiago zeudela inguruan.

Gorpuen alboan bi mezu aurkitu dituzte, baina Segurtasun Publikoko Idazkaritzak ez du zabaldu nahi izan, horregatik antolatutako krimenak egin duen ekintza izan dela susmatzen dute.

Arratsaldean, Guerreroko Segurtasun Publikorako Idazkaritzak, Acapulcon beste bederatzi hildako izan direla jakinarazi du, guztiak mafien ekintzei lotuta.

Bederatzi horietatik lau taxi batean aurkitu dituzte; bi, denda baten aurrean utzi dituzte; zazpigarren bat La Cima auzoan hil dute. Gainera, bart polizia bat eta bere eskolta hil zuten kamioi batetik tiro eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea